Diputatu bozak iraganen dira Andde Luberriaga kirol guneko ezker paretan, ekainaren 30an eta uztailaren 7an, igandez.
Bozka bulegoa idekia izanen da 8:00etatik 18:00etara.
Huts egite kasuan, ahalordea eska ezazue oraindik :
- Linean : : https://www.maprocuration.gouv.fr/
- Edo jendarmerian.
Kasu, ordezkari batek, ahalorde bat baizik du eramaten ahal.
Segur izaiteko ahalordea behar orduko ailegatuko dela herriko etxera, lehenets ezazue desmartxa linean.
Ez da beharrezkoa ordezkaria izaitea eskatzailearen herri berekoa.
Ordezkariak bozkatu behar du eskatzailearen izena ezarria izan den herrian.