Azkaingo Herriak hiru emazte ohoragarri omenduko ditu buruilaren 14an, 17:00etan, Azkaingo portuan :
Mari-Luisa Erdocio Etcheverry, iparraldean ezagutua izan den lehen emazte bertsularia.
Josephine Sorreguieta Ibarboure anderea lehen emaztea Azkaingo kontseiluan.
Georgette Gelos anderea, bigarren emaztea Azkaingo kontseiluan.
Maddi Ane Txoperena bertsulariak parte hartuko du.
Ondotik, 18:00etan, Koraltxa abesbatza eta 19:00etan MICEren kontzertua merkatu estalian, gizon-emazten parekotasunerako kontseilutik kanpoko batzordeak eskainirik.