La Rhun-E proiektuak Larrungo mendigunearen antolaketa eta gune honen kudeaketa partekatu baterako mugaz gaindiko gobernantza bat plantan ezartzea du xede.
Nafarroa eta Pirinio Atlantikoen artean kokatua, Larrungo mendigunea Sara, Azkaine eta Bera herrietako lurraldean hedatzen da. Mugaz gaindiko eremu partekatua itxuratzen du ezin hobeki. Balio handiko natura- eta ondare-eremua izanik, eragile guzien arteko kudeaketa koordinatu bat eskatzen du, baita bere ingurumen paregabea babesteko helburua duen denen arteko jokabidea ere.
Haatik, zailtasun bat baino gehiago agertzen dira: gunera heltzeko bidea, gailurretako bentetako ur zikinen kudeaketa, ibilketa bidexketako hantatzea, landaredi eta aberediaren gaineko eragina, natura guneen sailkapenaren mugaz gaindiko desoreka, etab. La Rhun-E proiektuak erronka horiek altxatzeko xedea du gunearen ingurumen orokorraren kalitatea hobetzeko eta bitartekaritza eta sentsibilizazio tresnak sortzeko bidea eskainiko duten ikerketak eta obrak eramanez.
Kudeaketa eta komunikazioaz gain, proiektuaren ekintzak ondokoetan dautza:
- Larrungo mendigunearen ingurumen- eta mendi-kalitatea leheneratzea;
- Larrungo mendigunearen natura- eta kultura-ondarea ezagutzea, zaintzea, balioan ezartzea, bitartekaritza;
- Gobernantza eta elkarlan eredu berri bat dakarren denen artean aritzeko bide bat sortzea.
Azkaingo herriak proiektuaren lan-ardatz guzietan parte hartuko du. Dituen eskumenen arabera, mendigunean, artzain-eremuak mantentzeko eta berriz irekitzeko inbestimenduak eginen ditu. Mendigunera heltzeko bideen antolaketetan parte hartuko du, joan-etorriak hobeki kudeatzeko.
Egutegia
2024ko urtarrila - 2026ko abendua
Proiektuaren partaideak:
· Pirinio Atlantikoetako Departamendua - Proiektu-buru
· Nafarroako Gobernua
· Euskal Hirigune Elkargoa
· GAN-NIK (Nafarroa)
· Sarako herria
· Azkaingo herria
· Urruñako herria
· Berako herria
Proiektuaren aurrekontua
2 999 088 €
Proiektuaren diruztatzaile-kideak
EGEFek du proiektuaren %65 diruztatzen, mugaz gaindiko POCTEFA programaren parte gisa.
EGOERA
Mugaz gaindiko proiektua
Zertan: Aribidean
Urtea: 2024