Orri honen irakurtzeko bataz besteko denbora 4 minutukoa eta 51 segundukoa da. Ingurumenari gutiago eragiteko, gomendatzen dizugu bi orrialdetan inprimatzea, zuri eta beltzez, 2 orri hostoka.

Ingurumena / Bizi-baldintzak

Natura 2000 / Larrun Xoldokogaina

mendiguneak  

Zer da Natura 2000 ?

 ''Larrun Xoldokogaina” mendiguneko Natura 2000 proiektua 2000. urtean abiatu da ofizialki. 2000. urtean Larrun Xoldokogaina mendiguneko “habitateen” (ZSC) Natura 2000 proiektua izendatzeko fasea ofizialki abiatu zen. Proiektua 2006an aberaztua da, Lizarrieta mendiko “hegaztiak” (ZPS) gunea abiatzarekin. Natura 2000 Larrun Xoldokogaina mendiguneak 5.784 hektarea hartzen ditu, 3 eta 900 m bitarteko goratasunean, herri hauetan: Sara (2.671 ha), Azkaine (914 ha), Urruña (1.458 ha) eta Biriatu (741 ha) mendietan hedatzen den gune natural ohargarria da. Ondare natural aberatsa, dibertsifikatua eta partikularra sailkatua izan da. Mendi eta itsasoaren eraginagatik, interes amankomuneko espezie eta bizi-ingurumen anitz atxemaiten dira (Euskal Herri mendebaldeko eremu hezeak, oihanak, Europa mailan arraroak diren landare eta animale motak, migrazio-pasaia azkarra…). Ondare horren begiratzea, aktibitate sozio-ekonomikoeri eta laborantza edo oihangintzari hertsiki lotua da. Proiektuaren jokagai nagusia da orduan artzaingoa eta oihangin aktibitateak atxikitzea, aisialdi eta turismo aktibitate berrien garapen iraunkor batekin. mendi horietako paisai eta biodibertsitatea Gizona eta mendiaren harteko mendez mendeko harremanari lotua da. Gaur egungo aberastasun naturala ohizko mendiko laborantza eta oihangintza aktibitateek sortu dute :

  •  larre eremu ideki hedatuak, Europa mailan larre arraroak dituztenak eta artzaingoari, libreki ibiltzen diren pottokeri edo eta ohizko garbitze praktikeri (iratze moztea bezala) esker mantentzen direnak
  •  zuhaitz lepatutako oihan zaharrak, bizi-ingurumen inportanteak dira marmutxa arraro ainitzentzat eta oihangintza teknika zaharren emaitzak dira, egurraren erapilpena eta oihanean alhatze sistemak elgarrekin erabili dituztenak
  •  bizi-ingurumen ohargarri ainitz, zohikaztegi, harpe, ezponda edo ere arroileko oihanak bezala, biodibertsitate ohargarri haundia errepresentatzen dutenak, mantenduak izan dira denboran mendiko laborantza estensibo eta iraunkor bateri esker

Xehetasun gehiagorentzat :https://www.communaute-paysbasque.fr/decouvrir/la-montagne-basque/natura-2000#ligne_3   

                       

                   Argazki Kreditua : Natacha BAREYRE-COURDURI                     

  Euskal mendialdeko Natura 2000 guneetako landareen gidaliburua  

Euskal Mendialdea kolore, forma eta testuren « patchwork » baten itxuran ageri zaigu argazkietan, guztiek elkarrekin lotuz eite eta nortasun oso bereziak emanez. Paisaia horiek laborantza eta abeltzaintzako jarduerek itxuratzen dituzte, artzainen eskuek zizelkatu dituzte orain arte mendi horiek eta laborantza eta abeltzaintzako ingurune horien aberastasuna atxikitzen laguntzen dute gaur egun. Erdi naturalak diren habitat horien artean badira erkidegoaren interesekoak diren landarediak eta Europa, horiek babesteko behar diren tresnak lurraldeko eragileei ematera engaiatu da. Natura 2000 urraspidea deitzen da tresna hori eta euskal mendialdearen zati handi bat hartzen du. Bioaniztasunaren zaintza eta natura ondarearen balioa emendatzea funtsezko zereginak dira Ipar Euskal Herriaren garapen eta antolaketa politikak zehazterakoan, euskal mendialdeko lurraldean jadanik abiatuak diren urraspideen ildotik. Helburuetako bat natura ondarearen ezagutza hobeki partekatzea eta tokiko eragileen jokamolde eta kudeaketarekin hertsikiago lotzea da.

Xehetasun gehiagorentzat ou telekargatzeko :

https://www.communaute-paysbasque.fr/fileadmin/user_upload/mediatheque/kiosque/GUIDE_FLORISTIQUE_2019-_web_compressed.pdf

Natura 2000 Errobi/ Ur Ertsi

Urdazuriko Estuarioa, Bartak eta Errekak

Europar Batasunari Urdazuri batasunaren intereseko gune gisa proposatu zitzaion, 2002an. Alabaina, arrain fauna eta ur bazterretako espezieen hartzeko gaitasun handia du; besteak beste, muturluze piriniotarra eta ur-ipurtatsa. Natura 2000 gune horrek 1 450 hektarea inguruko azalera du. 233 km-ko sare hidrografiko osoa du, mendiko iturrietatik estuariora. 8 herri hartzen ditu barne, besteak beste Azkaine, Donibane Lohizune-Ziburuko badiaraino; urbide nagusiaz gain, Urdazuriren ibaiadar iraunkor guziak ere gunearen perimetroaren barne dira. Batasunaren intereseko 18 espezie eta bederen 10 habitat biltzen ditu. Gune horretan, perla muskuilua eta hazteri-belarra erronka handikoak dira.

Xehetasun gehiagorentzat : https://www.communaute-paysbasque.fr/vivre-ici/leau/les-cours-deau-et-bassins-versants/natura-2000-nive-et-nivelle

web-faune-et-flore-remarquable-natura-2000-nive-et-nivelle.pdf (pdf - 3Mo)                 

Uudazuriko errepirak, Naturagune Kaltebera

Pirinio Atlantikoetako Departamenduak, Azkaine, Ziburu eta Donibane Lohizuneko hiriekin partaidetzan, Naturagune Kaltebera eremu bat sortu nahi izan du 2022an Urdazuriko errepiran, ondare naturala eta paisaiak zaintzeko eta balorizatzeko asmoz. Eremu honek 371 hektareako azalera du eta 3 hirien artean kokatua da, lursail pribatu ugari barne hartzen ditu baita eraikin publiko batzuk ere. 

Urraspide hori eremuko loredi eta aberedi nasaitasuna argitan jartzen duen egiaztapen argi batetik sortu zen, batez ere itsasadar inguruari lotutako habitat natural oso bereziak. Aldi berean, beste adierazle batzuek erakusten dute, tokika, ingurumena kaltetua izan daitekeela (adib.: espezie exotiko inbaditzaileen kolonizazioa, gune heze batzuen idortzea, etab.). Horretarako, ekintza komun eta zehatzak egin behar dira (informazioa, sentsibilizazioa, hezkuntza, espezie exotiko inbaditzaileen aurkako borroka...). Bioaniztasunaren zaintzarako eragile nagusia izanki, Departamenduak du esku hartzeko eskumena, besteak beste Naturagune Kaleberen politikaren bitartez. Hara zergatik eremu honen sortzeak eremua zaintzeko eta balorizatzeko ekintza konkretuak plantan ezartzeko bidea eskainiko duen, eremuko hiru herriekin eta herritar guziekin partaidetza hertsian. Horrek, azpimarratzen du Azkaingo herriko etxeak bere luraldearen %80 osatzen duten naturguneak, laborantzakoak eta oihan erremuak zaindu nahi dituela ere.

Xehetasun gehiagorentzat : : https://www.calameo.com/books/003298985a938c1def5a5

  Argazki Kreditua : ECOGI     






Errekeen manttentze lanak

 Errekei buruzko araubidea hobeki ezagutzeko (Erreka edo lubakia? Nork artatzen ditu errekak? Baimenik behar ote da? Nola lortu Euskal Hirigune Elkargoaren laguntza?), Erreka bazterreko landatzeak (Zergatik landatu erreka bazterrean? Non landatu? Noiz ? Baztertu, debekatu behar diren praktikak), Ur-bazterren artatzea (Zergatik artatu behar da ur-bazterretako landaredia? Zer esku hartze mota egin beharko da?)...

Xehetasun gehiagorentzat : https://www.communaute-paysbasque.fr/vivre-ici/leau/les-cours-deau-et-bassins-versants#ligne_1

Herriko baratzeak

Azkaingo Herriak, Donibaneko bidean den hektare bateko lur komunal bat antolatu du, etxeko baratzeak egiteko.

30 bat baratze dira, 100 metro karratukoak, ur iturri batekin parzela bakoitzean.

Azkaingo herritarrek alokatzen ahal dituzte, 75 euro urtearentzat pagatuz.

Hala nola, Azkaindarrak baratzegintza baliatzen ahal dira, herriak baloratu nahi duen bi baliorekin :

  • Kohesio soziala garatzea alokatzen dituzten jendeen artean
  • Ingurumena errespetatzen duen baratzegintza bat pratikatzea

Baratze bat eskatzeko, bidali gutun bat Jaun Auzapezari.

Xehetasun gehiagorentzat, deitu ingurumen zerbitzua, 05 59 54 68 34 zenbakirat.

Hemen aurkituko duzue baratzeen xarta :

Begiratu Convention mise à disposition des jardins familiaux sous format Word accessible (docx - 15Ko).